XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2 Jesus piztuak deitzen ditu girixtino guziak batasunean bizitzerat Haren deia ahantzirik berexi dira elgarretarik.

Izpiritu Sainduak gidaturik, elgar maitatu nahiz ari dira.

3 Anaiak bezala bizi gaiten, Hori da Jesusen nahia.

IKAS OTOITZ EGITEN .

Ezagutzen ditutzu girixtinoak zure inguruan. Behar bada entzun duzu ere ortodoxa edo protestantez mintzatzen: girixtinoak dira hek ere. Zaude doi bat heieri pentsatzen.

Jesusekin otoizten ahal duzu Aita, Guziak bat izan diten.

Aita guziz Saindua, otoizten zaitut Jesus baitan sineste duten guzientzat.

Lagun gaitzazu heiekin batago izaiten.

Ikus ere zer egiten duzun zure ingurukoak batago izaiteko.

Jauna bil gaitzazu zure amodio eta bakean.

Galdegiten duzu barkamendu berexle izan ziren aldi guzientzat.

Jauna bil gaitzazu zure amodio eta bakean.

27. Zertako dute girixtinoek familia bat bera egiten?.

Girixtinoek familia bat bera egiten dute zeren duten Jaun bakar bat, Jainko eta Aita bakar bat.

GUZIAK BAT lZAN DITELA ETA MUNDUAK =sLn=ETSIKO DU ZUK IGORRIA NAIZELA.